Asteburuko emaitzak
 
Carlos Nuin, Zizurreko Milian.

Asteburuko emaitzak

    Hamairu segundu motzengatik ez zuen lortu gure taldekide Carlos Nuinek hiru orduetatik jeistea Donostiako Maratoian. Lasterketa on baten ondoren, hiru orduko zifra borobila ez haustea izan da geratu den arantza txiki bakarra. Hurrengoan ziur lortuko duzula.

    Bestalde, oso egun ona izan genuen igandekoa korrika egiteko, bai Donostiako Maratoian, baita Esteribar eta San Adrianeko lasterketetan ere.

    Emaitza ofizialekin egiaztatzea falta den arren, San Adrianen podiuma Javier Nagorerentzat eta seigarren postua taldekide berria dugun Josean Lopez de Aldarentzat. Emakumezkoetan Maitane Melerok irabazi zuen eta beteranoetan Octavio Morales bigarren izan zen. Bitartean, Zubirin, bere estraineko lasterketan Rosa Orofinok  emakumezko beteranoen sailkapeneko gorenean jarri zitzaigun. Txalo bero bat hauentzat eta beste guztiontzat.

Emaitzak:

Donostiako Maratoia             San Adrian           Esteribar Araneko Lasterketa

 
  2007 Azaroaren 28    
aurrekoa Berri zerrenda hurrengoa
 
     
 
Untitled Document
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
 Usuario
 Contraseña