Bi minima ardoikoentzat atzo Zaragozan
 

Gizonezko 1500 metroko irteera  Bi minima ardoikoentzat atzo Zaragozan

    Larunbatean, Zaragozako Kirol Jauregian, bi atleta ardoitarrek Espainiako Pista Estaliko Txapelketarako Gutxienekoa lortu zuten.  Bai  Ayrton Azcuek baita Maitane Melerok ere beren pasaportea lortu zuten.

    Gizonezko 1500 metroan, Ayrton Josean Lopez de Aldarekin parte hartu zuen marka lortzeko asmotan eta oso lasterketa erregularra egin ondoren, nahikoa izan zuen azken aldaketa eskatutako 4'14"ko marka jeisteko, 4'12"47rekin. 
     Emakumezko 1500ean ere, Maitane Melero erritmo nahikoa eta konstante baten bila abiatu zen, eta nahiz eta lasterketa osoa bera bakarrik egin zuen, bi segunduta gainditu zuen eskatzen den denbora. Nahiz eta oriandik bere marka onenetan ez ibili, Espainiako Txapelketan parte hartzeko eskubidea irabazia du.
Zorion beroak biontzat.

    Hiru hauek ezezik Javier Nagore, Fernando Irazoki eta Alfonso Rey ardoitarrak ere izan genituen Zaragozako "El Huevo"-n, hauek 800eko lasterketan, bere estrenaldiko lehenengo sensatzioak hartzen. Juanjo Royo, Xabier Les eta Asier Estarriaga nafarrak ere izan ziren, luzera jauzian hauek.

Emaitzak

 
  2008 Urtarrilaren 27    
aurrekoa Berri zerrenda hurrengoa
 
     
 
Untitled Document
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
 Usuario
 Contraseña