Javier Sanz, Espainiako Txapelduna
 

Javier Sanz, Espainiako Txapeldun Absolutua

    Javiri gauza gutxi geratzen zaizkio irabazteko eta hemendik aurrera mugatik kanpo bilatu beharko ditu, Espainiako txapelketetan gorenera iritsi baita jada. Gainera, junior dela oraindik ere. 

    Igandean Tenerifen suziri bat bezala atera zen 200 metroko garaipenaren bila eta txapelduna izan da inolako ezbairik gabe. Sekulako lasterketa egin du, urrezko dominarekin bukatu dela. Gainera, marka izugarria, 21"42 bere bigarren markarik hoberena, betiko bigarren marka nafarra hoberena. 

    Milaesker Javi, berriro ere eroak bezala disfrutatu dugulako. .

    Guztira bost domina lortu dituzte atleta nafarrek: Javi Sanz-en urrea ez ezik, Marta Mendiak zilarra lortu du altueran, Txema Romerak brontzea 400 m.h.etan eta Scaniako gizonezkoen bi erreleboek zilarra 4x100 eta brontzea 4x400en ere lortu dituzte. 

   Gainera oso emaitza on batzuk gehiago ere suertatu dira: Luis Hualde, 4. izan da 400 metroan, 4x100 erreleboan laugarrenak izan dira Scaniako neskak eta Ana Gayarre 800 metroko finalean sartu eta seigarren izan zen. Zorionak guztioi.

Nafarren emaitzak               Emaitza guztiak

 
  2008 Uztailaren 28    
aurrekoa Berri zerrenda hurrengoa
 
     
 
Untitled Document
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
 Usuario
 Contraseña