Ardoitarrak hoberenen artean Euskalherriko Txapelketan
 

Javier Nagore, iazko proba batean    Atzo Seguran jokatu zen Kros Motzeko Euskalherriko Txapelketan, Ardoi podiumera hiru aldiz igotzeko parada izan zuen, hiruetan bigarren sailkatuta taldeka, bai seniorretan (neskak zein mutilak), bai beteranoetan, mutiletan. Gainera, banaka, merito handiko emaitzak izan zituzten, besteak beste Javier Nagore, hirugarren absolutua eta lehenengo promesa, Marta Muñoz eta Maitane Melero, laugarren eta bostgarren hurrenez hurren, Oskar Primo, laugarren beteranoa, Patxi Orofino 1go beterano M45, Rosa Orofino bigarren F40..., primeran denak...

    Gainera, epaileek arautegia zorrotz aplikatu izanez gero, Ardoi Euskal Herriko txapelduna izango zen, izan ere, Txindoki taldea, txapeldun suertatu zena, deskalifikatuta ageri baitzen, dei-gelatik ez pasatzeagatik.  Gero, ez dakigu zergatik, atzera jo zuten eta titulua eman zieten... Berdin zaigu, jakina, arazoa epaileentzat da.

    Zirkuitoa lokatsaz beteta ageri zen, sekulan ikusi ez den bezala eta atleta guztiak arima ere utzi zuten Seguran, kalitate goreneko lasterketak eginez.  Maila absolutuan garaileak Txindokiko Jose A. Blanco, eta Santutxuko  Raquel Llamas izan ziren.

 
  2009 Otsailaren 2    
aurrekoa Berri zerrenda hurrengoa
 
     
 
Untitled Document
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
 Usuario
 Contraseña