Pasa den igandean Etxauriko Krosa korritu zen, betiko posturako igoera, oso gogorra izan arren, urtero korrikolari pila biltzen duena. ..
Aurten Antonio Etxeberria, probaren errekorraren bila, berehala aurreratu zen eta bigarren sailkatuari bi minutubete atera zizkion. Antonioren atzetik talde bat osatu zen, bertan ardoitar bat genuela, azkenean laugarren postu bikaina lortu zuena, Edu Ustarrotz. Egin duen negu luzeak faktura pasatzen ari ziola zirudien arren, sekulako lasterketa egin zuen berriro ere. Zorionak Edu.
Challengeko proba zenez, parte hartu zuten ardoitar guztiek errenta polita lortu zuten. Horrela, Edu Javi Nagorerengana gehixeago hurbildu da eta gure Izaskun, Silvia eta Rosa neskek abisu eman diote Martari erne ibiltzeko.