Berrikuntzak rankinean
 

Bideko proben rankina ere eguneratua

    Nafarroako rankina betetzea lortu dugu. Batzuk aipatu diguzuen bezala, Maratoi eta Maratoi Erdiko proben rankina ez zen agertzen gure rankinean, baina gaurtik aurrera hauek ere kontsulta daitezke, rankinari moldaketa txiki bat egin ondoren. 
     Hori bai, rankina fidagarria izateko, emaitza guztiak izan behar ditu. Eta horretarako oso garrantzitsua da, baten bat faltan botatzen baduzue, esatea. Erreza da, proba hauek emaitzak emateko modua ikusita, baten bat ez ahaztea. Beraz, eskertzen dizuegu aldez aurretik  edozein zuzenketa.
    Rankinak Nafarroan federatutako atleta guztiak ditu kontuan eta distantzia homologatuta duten lasterketa guztiak begiratzen dira. Gure egutegian ageri ez den edozein proba ezagutuz gero, faborez, abisu eman. 
    Orriaren denboraldi hasierako irudi aldaketaz gain, hau eguneratzen jarraitzen ari da eta hemendik gutxira aldaketa gehiago ere ikusiko dituzue, hobera espero dugu...besteak beste, bideoen sarrera, esteken antolaketa berri bat edota atleta nafarrek lortutako gutxienekoen informazioa. Baina urratsez urrats.

 
  2009 Apirilaren 1    
aurrekoa Berri zerrenda hurrengoa
 
     
 
Untitled Document
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
 Usuario
 Contraseña