Promozio Txapelketaren finala eta JAIA
 

    Pasa den larunbatean, Benjamin eta Alebin mailentzako Promozio Txapelketaren azken jardunaldia jokatu zen. 
    Berriro ere neska-mutikoek primeran gozatu zuten, lasterka, jauzi eta jaurtitzen.  
    Egutegian dauzkazue banaka zein taldekako emaitzak. 

    Aste honetan, beraz, klaseak bukatuko dira eta datorren astean ikasturteari agurra eman beharko diogu. Horretarako bi egun prestatu ditugu, lehenengoa, ekainaren 2a, asteartea, 17:00etan, Prebenjamin eta Benjaminentzat eta bigarrena, Alebinentzat, hilaren 4an, osteguna, bertan Bolera eguna programatu dugula!!
    17:00 etan Zizurreko Politik aterako gara eta kotxez joango gara bostnaka  Aizoaingo Bolerara, jostatu eta denon artean merendatzera.
    Kontuan hartu kotxeak beharko ditugula Aizoainera joateko eta bakoitzak 2€ jarri beharko duela.

    Zalantzarik sortuz gero Bulegora deitu eta monitoreei galdetu. 

    Gainera, datorren urteko inskripzioa egiteko epea ere ireki da. Horretarako inskripzio orria deskargatu ahal duzue, bete eta bulegora ekarri.
                                              Inskripzio orria

 
  2009 Ekainaren 2    
aurrekoa Berri zerrenda hurrengoa
 
     
 
Untitled Document
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
 Usuario
 Contraseña