Urrian oraindik eta lasterketak ez dira gelditzen, egun batean ere. Larunbat honetan Lodosako Milia jokatzen da, aukera ezinhobea fonfoerdilari guztientzat. Denbora gehixeago korrika egitea gustoko duten batzuk, berriz, Oskan izango ditugu, Espainiako Beteranoen 10000ko txapelketan,
Eta igandean klasikoa bihurtu den proba gazte bat itzultzen da, Orreaga-Zubiri, 21 kilometro inguru Done Jakuaren bidean zehar. Eta ez da mendi lasterketa bakarra!. Igandean bertan ere 'Mendira Joan-Etorria' Etxarritik abiatuko da, oso proba interesgarria hau ere.
Ongi pasa