Kros ederra Altsasun
 

    Igandean Nafarroako Kros Motzeko Txapelketa jokatu zen Altsasuko Dantzalekun. Nahiz eta eguraldi euritsu eta hotza izan edo horri ezker, maila goreneko  ikuskizuna disfrutatzeko izan genuen hara hurbildu ginen guztiok. 
    Zirkuito konplukatua izan genuen, lokatza, bihurgune itxiak, aldaparen bat, jauziak, etabar, lasterketa egoera asko, eta horietara egokitu beharra. Abentura eder bat. 

    Lehenengoak neskar izan ziren eta hauen lasterketan arazo handirik gabe Extremaduratik etorritako Scaniako  Raquel Gómezek irabazi zuen. Bigarrena eta Nafarroako txapeldun, Vanesa Pachá iritsi zen, gure Maitane Meleroren aurretik. Taldeka, Ardoiko neskak laugarrenak izan ziren. Txalo bat beraientzat. 
    Gizonezkoetan, atleta mordo bat eta beraien artean bat, distiratsu, bere lehenengo Nafarroako Txapelketa irabazten,  Antonio Etxeberria. Zorionak!
Raul Amatriain hirugarren nafarra izan zen, Ardoi bezalaxe taldekako sailkapenean.
    Atleta gehientsuenek nabaritu ahal izan zuten bezala, iragarritako 4000 metroko distantzia ez zen oso egiazkoa izan. 5200 metro inguru izan zirela kalkulatu dugu eta horrela isladatu dugu sailkapenetan. 

                    Argazkiak                                                Altsasuko Krosaren emaitzak

 
  2010 Urtarrilaren 26    
aurrekoa Berri zerrenda hurrengoa
 
     
 
Untitled Document
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
 Usuario
 Contraseña