Javier Sanz, zilarra eta errekorra 200 metroan
 

    Erakusketa handia Javier Sanzena Valentzian, Espainiako Pista Estaliko Txapelketa Absolutuan. Bigarren izan da 200 metroko finalean, 21"66 markarekin, Nafarroako errekor berria pista estalian.  

    Javi oso indartsu hasi zen, baita urrea ere berea zela zirudiela, baina Edgar Pérez aldatzea lortu zuen azken metroetan eta zilarrarekin konformatu behar, hori bai, sekulako markarekin. 

    Larunbatean, Maitane 1500eko finalerdian izan genuen eta oso gutxigatik ez zuen lortu finalean sartzea. Postu batera geratu zen baina oso marka onarekin hau ere,  4´36"51, bikaina, izan entrenamendu eskasa kontutan hartuta eta oso denboraldi ona iragartzen duena. Zorionak bioi!

    Gainerako atleta nafarrei dagokionez, Ana Gayarre nabarmendu nahi dugu, 800 metroko finalean sartu ezezik, azken momenturarte dominak borrokatzen egon zela. Laugarren izan zen, baina bai larunbatean finalerdian, bai igandean finalean, berak zuen errekor nafarra hautsi zuen, 2'10"29an utziz. Baita Vicky Villanueva ere geratu zen dominen atarian, laugarren 200 metroan.
Marta Mendiak bai irabazi zuela bere domina altueran eta Ramón Vallés marka pertsonala egin zuen Pisuan.

Emaitzak

 
  2010 Martxoaren 1    
aurrekoa Berri zerrenda hurrengoa
 
     
 
Untitled Document
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31
 Usuario
 Contraseña