Urteko fitxaren berritzea
 

 Dakizuen bezala, denboraldi berria hastear dago eta fitxa berritu behar. 

Nahiko berandu gabiltza agian. Izan ere, aste honen bukaerarako juniorretik aurrerako atleta guztiek fitxa egina izan beharko genuke. Egin behar den bakarra kuota ordaintzea da, eta hori egiteko ez da beharrezkoa Ardoira joatea ere. Aski da Nafarroako Aurrezki Kutxara joan eta 150€ak ingresatzea, kontzeptu bezala atletaren izena jarriz. Ez da justifikanterik ere ekarri beharrik.

Gogoratu ingresoa larunbata baino lehenago egiten. Kontu zenbakia, ez dutenentzat ondoko hau da:

2054 0137 11 9127751438

Gainera, ohi bezala, datorren denboraldia prestatzeko batzar nagusia prestatzen ari gara. Lehen bait lehen iragarriko da noiz egingo den. Ondoren, beti bezala, afari mundiala egingo dugu; beraz hasi pentsatzen geratuko zareten ala ez, zerrenda, gero, berehala egin ahal izateko.

 
  2010 Urriaren 19    
aurrekoa Berri zerrenda hurrengoa
 
     
 
Untitled Document
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
 Usuario
 Contraseña