Behobia handia eta gero, Nafarroako egutegi herrikoia hasia da, honako honetan lasterketa klasiko batekin, oso proba atsegina zaigun Sakanako lasterketa, urtero herriz aldatzen dela eta herri batetik beste batera joan ohi dena. Aurten Urdiainen abiatu zen eta Ziordiaraino joan behar izan zuten atletek. Eguraldia oso kaxkarra izan zen arren, parte hartzaile eta laguntzaileen arteko giroa oso ona izan zen eta oso lasterketa interesgarria ikusi ahal izan genuen.
Irabazleak Gontzal Sanz eta Ana Casares izan ziren ehun bat atletaren aurretik, horien artean ardoitar batzuk, lehenengo helmugan Patxi Orofino, zazpigarren sailkapenean. Nesken artean, Silvia Ocaña eta Nekane Menendezen arteko betiko lehia eta benetan irabazi zuena, Xabi Sola, bi pertsonentzako afaria eraman zuela, lasterketa eta gero egin zen zozketan zorteak ukituta.
Argazkiak Sailkapenak