Igandean, hilak 26, elurra, izotza eta buztinaren gainean, Gazteizeko Olarizu parkean, Euskadiko Kross Motzeko eta Beteranoen Txapelketa jokatu zen.
Zero azpitik izan arren eguna eguzkitsu atera zen eta atletek, hotzari aurre eginez, ilusio eta ausardiaz bete ziren eta iltzeak jantzi zituzten lasterketa ederrak egiteko, jardunaldi ederra guztiontzat..
Lehenengo probak beteranoenak izan ziren. Oskar Primo 8garren izan zen, lasterketa ausarta planteatu onodren, Xabier Satrustegi, oso hurbil (12.) bere estraineko lasterketan maila berrian. M50ean Martín Orradre laugarren iritsi zen, emaitza zoragarria.
Geroago, -6ºCko tenperaturarekin, emakumezkoen probari eman zitzaion irteera. Maitane Melero (3.garren) eta Marta Muñoz (11.), hau lesio batetik ateratzen ari dela, ahal zuten guztia atera zuten barrutik eta oso sailkapen ona lortu zuten.
Gizonezkoen proban, nabarmenak Javier Nagoreren 13. postua, Xabier Zarranzen debuta, 34. postu txalogarri batekin eta bere atzean, oso hurbil "gure Agilutxo" Fernando Irazoki 40..
ESKERRIK ASKO!
Argazkiak