Maitane, Nafarroako Txapelduna Kros Motzean
 

    Igandean Nafarroako Kros Motzeko Txapelketa jokatu zen Tuterako Santa Quiteria zirkuitoan eta Ardoiko atleta guztiek lasterketa handiak egin zituzten.

    Emakumezkoetan, Maitane Melero txapela eskuratu zuen, oso forma onean dela erakutsiz.

    Marta Muñoz-ek ere izugarrizko erakusketa eskeini zuen, Nafarroako 4.a geratu zela. Gainera, Silvia Ocaña, Laura Sola eta Rosa Orofinoren lanari esker, gure taldea podiumera igo zen, hirugarren postua lortu zutela. Zorionak, txapeldun horiek!!!!

Gizonezkoetan, atletek hegan egiten zuten, korrika egin ordez!

   Javier Nagore, bikaina, oso ongi plateatu zuen proba, lasterketa aurrera joan ahala postuak irabaziz, kaxoiko bigarren tokia lortu zuen eta bere atzean, oso hurbil, Raul Amatriain iritsi zen, hirugarren nafarra izan zela, meritozko postua daraman prestakuntza ezagututa.

  Iker Alonso mutikoa, Xabier Zarranz eta Aritz Bakedano, jarraitzaileen taldean iritsi ziren helmugara, oso ongi hauek ere.

    Gainerako ardoitar guztiek ere ahal izan zuten guztia eman zuten eta, garrantzitsuena, jardunaldi ederra igaro genuen denok elkarrekin.

    Berdintsu jarraitu, ardoitar horiek!!! 

 
  2011 Urtarrilaren 18    
aurrekoa Berri zerrenda hurrengoa
 
     
 
Untitled Document
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31
 Usuario
 Contraseña