Igandean Kros Luzeko Txapelketa korritu zen Lizarran eta ardoitarrek sekulako lasterketak egin zituzten.
Lehenengo proba gizonezkoen Juniorra izan zen, ikusgarria Aritz Bakedano eta Iker Alonsori ezker. Hasieratik menperatu zuten lasterketa bion artean eta titulua bion artean jokatu zuten, sprint itxi eta gogor batean. Irabazlea Bake txikia suertatu zen, baina biok erakutsi zuten txapela merezi zutela. Zorionak bioi!
Geroago emakumezkoen proba izan zen, Ardoiko 6 atleta bertan izan zirela. Maitane Melerok buruan mantentzeko gogor borrokatu zuen, baina bukaeran aurreko eguneko esfortzua (Zaragozako meetinean egin zuen 1500 zoragarria) ageri zen eta hirugarren izan zen, bigarren nafarra. Marta Muñoz ez zen nahi bezala sentitu lasterketan zehar, baina, hala ere helmuga arte iraun zuen borrokan eta laugarren nafarra izatea lortu zuen.
Silvia ocaña, Nekane Menendez, Laura Sola eta Rosa Orofinok egin zituzten lasterketa ederrei ezker, Ardoiko neskek bigarren postua lortu zuten taldeka, bikaina, neska horiek!
Minutu batzuk geroago mutilen proba izan zen. Javier Nagore gogo handiekin abiatu zen, (dena eman nahi zuen, aurreko egunean Zaragozako 1500en gehiegi ez baitzuen disfrutatu... Espainiako hoberenekin egonda!) Raúl Amatriainen aurretik, hau du- eta triatloietan zentratua jarraitzen duela. 3. eta 4. nafarrak izan ziren hurrenez hurren.
Oskar Primo, Xabier Zarranz eta Patxi Orofino izan ziren hurregoak helmugan eta atzean, beste dozena bat ardoitar, oso parte hartze ona.
Gero, denak Iruñera itzuli ginen eta Aldapa Peñan bazkari mundiala egin genuen, Xatur, Martin eta prestatua; 42 lagun bildu ginen, egunak eman zituen txaskarriloak kontatzen izan ginela. Arrakasta handia izan zuen.
Errepikatu beharko!!!